Hierofaniak

Hierofania (antzinako grezierakzo hieros, "sakratua", phanein, "agerpena") sakratuaren edo jainkoen agerpen oro da. Aski sinplea izan daiteke, zuhaitz edo harri batengan jainkoaren eskutik sortutako zerbait ikusten dugunean adibidez; bertutea duen edozer gauza ere izan daiteke, hala nola artelan eder bat, non fededunak Jainkoak aritstari emandako dohaia ikus dezakeen; eta erabatekoa ere izan daiteke, Jainkoa bera agertzen denean. Kristautasunean, hierofania gorena Jesukristoren munduratzea da. Terminoa Mircea Eliade errumaniar filosofka asmatu zuen bere "Betiereko itzuliaren mitoa", non sarri erabiltzen den.