Hilemorfismoa

Hilemorfismoa naturako gauza oro materiaz eta formaz osaturik dagoela baieztatzen duen teoria metafisikoa da. Adibidez, aulki bati buruz, hilemorfismoan oinarriturik, materia zura eta forma aulkia aulki eta ez mahai egiten duen hura dela baieztatuko genuke. Aristoteles izan zem hilemorfismoaren teoria garatu zuena; gero, eskolastikoen metafisikaren oinarria izan zen Erdi Aroan.