Hilkortasuna

Demografian, hilkortasuna eremu eta data jakinetan hiltzen diren pertsonen kopurua da, populazio osoarekin alderaturik. Kopuru hori aldakorra da adinaren, maila sozioekonomikoaren eta eskualdearen arabera; horregatik ohikoa da adinaren araberako hilkortasuna neurtzea. Hilkortasun-tasa gordinak edo hilkortasun-tasa orokorrak urtean mila pertsonako hiltzen den pertsona kopurua adierazten du. Hilkortasun-tasa nabarfmen murrizten joan zen XX. mendean zehar baina egun ere ezberdintasun hnadiak daude herrialde garatuen, non hilkortasun tasak milako 15 ingurukoak diran, eta herrialde azpigaratuen artean, non tasak milako 30 ingurukoak diren.