Hiperkonektibitatea

Hiperkonektibitatea edo erabateko konektibitatea pertsonak (ikus, gainera, sare sozialak) eta gailuak (sentsoreak eta aplikazioak barne, gauzen Internet deitzen denaren baitan) nonnahi eta etengabe sarean loturik egoteko fenomenoa da, sarearen erabateko ubikuotasuna alegia. Erabateko konektibitatea perspektiba desberdinetatik aztertzen den fenomenoa da: alde batetik, produktibitatea gehitu eta kostuak arlo guztietan murriztea bideratuko duen fenomenoa da, baina beste alde batetik pertsonengan informazio itolarria eta adikzioa ekar ditzake.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, hyperconnectivity; gaztelaniaz, hiperconectividad.