Hipersexualizazioa

Hipersexualizazioa pertsona edo pertsona baten irudiaren sexu-atributuak nabarmentzea da, ikusleen arreta erakarri eta irudi horrek islatzen duenarekin interesa pizteko, hala nola emakumeak bular handiekin  eta gizonak gorputz gihartsuekin erakustea, eta beti arropa gutxirekin. Bereziki bezeroak eta jarraitzaileak erakartzeko erabiltzen den estrategia da, eta publizitatean, ikuskizunetan, filmetan eta giza gorputza erakusten den beste edozein egoeratan erabiltzen da. Sare sozialen erabilera masiboak antzina hezurharagizko pertsona ospetsuengan soilik nabari zen hipersexualizazioaren fenomenoa pertsona arrunten arteko harremanen eremura ere ekarri du, gizarte harremanetan irudi sexuala nabarmenduz, eta beraz pertsonak sexu-objektutzat hartzea normalizatuz. Hipersexualizazioak gainera eredu normatibo jakinak inposatzen ditu gorputzen estetikan, gizonengan hanhiz emakumeengan. Emakumearen hipersexualizazioa ohikoena den arren, emakumea objektu gisa darabilen patriarkatuaren ondorioz, gizona eta haurrak erasaten dituen hipersexualizazioa ere badago. Bereziki larria da haurren hipersexualizazioa, haien garapen psikosexualean izan dezakeen eraginagatik.