Hipertestua

Informatikan, hipertestua informazioa lotzeko modu interaktiboa da, ez sekuentziala eta informazio batetik bestera modu asoziatiboan jauzi egiten duena. Zehatzago, hipertestuan, testu bateko hitz edo hitz multzoak aktibaturik azaltzen dira,  hiperlotura izeneko esteken bitartez, aukera emanez erabiltzaileari aktibatutako testuak agertzen duen hiperlotura horretan klik eginda, hasierako informazioarekin loturiko informazio berrira iristeko. Adibidez, testu hau hipertestua da, "interaktiboa" hitzean sakatuz termino horri buruzko informazio gehigarria eskuratu daitekeelako.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, hypertext; gaztelaniaz, hipertexto.

Ikus, gainera