Hipokratesen zina

Hipokratesen zina edo zin hipokratikoa medikuen jardunaren zuzentasuna zehazten duten kode etiko eta arau deontologikoen multzoa da. Medikuek euren lanbidean hasterakoan zin hori burutu behar ez badute ere, ofizialki lanbidean diharduen mediku orok bete beharko lukeen dekalogoa da. Historikoki, Antzinako Greziako Hipokrates medikuak garatu zuen kodea izan zen, baina historian zehar hainbat aldaketa izan ditu, bereziki XX. mendean. Egungo zin hipokratikoa 1948ko GInebrako Adierazpenean oinarritzen da gehienbat.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, Hippocratic Oath; gaztelaniaz, juramento hipocrático.