Hipotesi nulua

Proba estatistikoetan, hipotesi nulua probatu nahi den efektua ezeztatzen duen hipotesia da, lagineko datuekin alderatu egiten dena, efektua badela baieztatu ahal izateko, edo ez. Datuek erakusten ebidentzia sinesgarria ez bada hipotesi nulupean (ikus, adierazgarritasun-maila eta p balioa), hipotesi nulua baztertu egiten da, eta beraz probatu nahi den efektua baieztatu egiten da; datuak hipotesi nuluak adierazitakoarekin bat badatoz berriz, hipotesi nulua onartu egiten da, eta efektua ezin da probatutzat eman. Hipotesi nuluak ez dira inoiz egiazkotzat hartzen, eta faltsutu egin daitezke soilik (edo ez) baieztatu nahi den efektua baieztatzeko.