Hiri Antolamenduko Plan Orokorra

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra udalerri mailan garapen urbanistikoa, lur sailen erabilera (etxebizitzak, industriak, nekazaritza, ...), ingurunearen babesa, azpiegiturak eta orokorrean hiriaren egitura zehazten duten alderdiak finkatzen dituen araua da, urte batzuetarako iraunaldia duena. Labur, udalak ezarrita duen hiri-proiektua jasotzen duen agiri nagusia da. Udal mailan eratu, eztabaidatu eta onartzen den arren, beste instituzio publiko batzuek (autonomia erkidegoak, ministerioak, ...) ezartzen dituzten arauak eta indarrean dauden bestelako plan sektorialak (errepide-planak, esaterako) errespetatu behar dituzte.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Plan General de Ordenación Urbana.