Hiri-makrozefalia

Hiri-makrozefalia (antzinako grezieratik, literalki "buru handia") hiri edo hiriburu batek inguruko lurraldean eta beste hiriekiko duen gehiegizko nagusitasuna da, lurraldeko biztanleria eta indar ekonomiko gehiena bilduz. Euskal Herrian, adibide garbiena Gasteiz da bertan Arabako biztanle guztien %75a biltzen delarik. Makrozefalia metropoli eta megalopolien ezaugarri nagusia da, eta arazo sozioekonomiko larriak sortu ohi ditu, hala nola lurralde desorekak eta gizarte desberdintasunak, kudeaketa arazoak garraio, hondakinen kudeaketa eta oinarrizko zerbitzuei buruz.

Ikus, gainera