Zabalgunea (hiriak)

Bartzelona zabalgunea, Eixample izenekoa. Nabarmenak dira etxadien kuadrikula diseinua eta ibilbide nagusien egitura erradiala.

Zabalguneak XIX. mendeko erdialdetik XX. mendeko erdialdera hiri zaharren inguruan sortutako hiriguneak dira, bereziki garaiko hazkunde demografikoak bultzaturik. Horien ezaugarri nagusia, izenak adierazten duen bezala, zabaltasuna da, ibilbide eta kale zabal eta zuzenekin eta alde zaharrekoak baino eraikin altuagoekin. Zabalguneen beste ezaugarri bat etxadien kuadrikula-diseinua da, eta batzuetan ibilbide nagusien diseinu erradiala, puntu zentral batetik abiaturik.

Zabalgunean etxe burgesak biltzen dira, kalitate onekoak gehienetan, baina klase langileentzako auzoak ere biltzen ditu (etxe merke eta lorategi-hiri deitzen diren horiek ere bilduz batzuetan), zerbitzu eskasekin.

Zabalgunearen adibide garbienak Bartzelonako Eixample hirigunea da, Parisen Haussmannek diseinaturiko hirigunea, eta Euskal Herrian Donostiako Parte Zaharretik Amara bitartean zabaltzen den auzoa.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ensanche.