Hiria

Hiriak gune populatu handi samarrak dira, biztanle (hiritar) dentsitate handiarekin, etxebizitzaz gainera gobernu, administrazio, hezkuntza eta merkataritzako funtzioak betetzen dituztenak, ekipamendu eta azpiegitura konplexuekin hornitua, hornidurak eta garraioa bermatzeko. Aipaturiko zerbitzuak hiritarrez gainera inguruko herrietako herritarrentzat eskaintzen ditu; horrela, hiriak zabaldu egiten du bere mugetatik haratago eta atrakzio-polo bilakatzen da, jarduera ekonomiko berrietarako aukeraz eskainiz. Beste alde batetik, eta beste gune populatuak ez bezala, hirien paisaia, hots paisaia urbanoa, bereziki jarraitua eta trinkoa da. Soziologikoki, hiriak pertsonen arteko gizarte harremanak, zentzu zabalean, errazten dituen gunea ere bada, mota guztietako jendea erakarriz eta horrela espazio soziologiko heterogenoea sortuz.