Hirugarren adina

Artikulu honek hirugarren adinaren kontzeptuaren ikuspuntu kritikoa agertzen du. 

Hirugarren adina edo zahartzaroa agure eta adinduei ezartzen zaien adin-markatzailea da, agureak modu kolektibo eta orokorrean erabiltzen den kategoria eta etiketa. Muga lausoak ditu, eta 60 urtetik gorako pertsonak, erretiroa hartu duten pertsonak edo fisikoki autonomoak ez diren pertsonak izendatzeko erabiltzen dena. Ez da kategoria neutrala; izan ere, beste kultura batzuetan ez dute adinaren beharrik izan euren gizarte sistema antolatzeko, eta senidetasuna, etxekotasuna  eta beste kontzeptuak erabiltzen dituzte subjektuak definitzeko. Gure garaian ordea, hirugarren adina da pertsona zahar bat definitzeko termino nagusia baina adina adierazteaz gainera, zahartzaroa diskriminaziorako erabiltzen den kategoria ere bada, adinaren dispositiboaren baitan. Ildo horretatik, estigmatizazioa ere gertatzen da zaharren inguruan, haiei buruz eratzen doan pobreziaren eta gaixotasunaren diskurtsoaren bitartez, printzipioz haiei laguntzeko bada ere. Beste adin taldeetatik bereizteaz gainera, adin tarte horretako pertsonak homogeneizatzeko tresna ere bada hirugarren adinaren kontzeptua, kontrola erosoago arrazionalizatzeko, haientzat aisia modu zehatzak proposatuz, toki jakin batzuetan (hogar del jubilado), eta gorputzaren moral jakinak "gomendatuz".

Hiztegia: ingelesez, old age; gaztelaniaz, tercera edad.

Erreferentziak