Hirugarren bidea

Hirugarren Bidea kapitalismoaren nahiz sozialismoaren printzipio zorrotzak ukatu, eta tarteko bide bat proposatzen duten joera eta eskola politikoen multzo anitza da. Ezkerretik nahiz eskubitik proposatu den jarrera izan da, gehienetan ekonomia mistoan oinarrituz; hau da, jabetza pribatua eta enpresa askatasuna onartuz, baino estatuaren interbentzionismo ekonomikoa ere defendatuz, merkatu akatsak zuzenduz eta progresismo soziala sustatuz. Ildo horretatik zentrismotik eta liberalismotik gerturatzen den ideologia politikoa da, baino ideologia erreakzionarioek ere bereganatu dutena, hala nola neofaxismotik. Hirugarren Bidea proposatu dutenen arteanJohn Maynard Keynes, Amartya Sen, John Kenneth Galbraith eta Joseph E. Stiglitz ekonom ilariak daude, eta Tony Blair eta Bill Clinton politikariak.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, Third Way; gaztelaniaz, Tercera Vía.