Hirugarren sektorea edo zerbitzu sektorea partikularrei eta enpresei zerbitzuak eskaintzen dituzten jarduera ekonomikoen multzoa da, ondasun materialak ekoitzi gabe partikular eta enpresen beharrak asetzen dituztenak. Merkataritza, hezkuntza ,osasuna, garraioak, komunikazioak eta turismoa biltzen ditu besteak beste. Herrialde garatuetan, hirugarren sektorea pisu edo portzentaje handiagoa hartzen joan XX. mendean zehar, bigarren sektorearen kaltetan eta tertziarizazio prozesuaren bitartez.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, tertiary sector, services sector; gaztelaniaz, sector servicios, sector terciario.
Loturiko artikuluak
TertziarizazioaEz nahastu tertzerizazio kontzeptuarekin. Tertziarizazioa ekonomia batean hirugarren sektore edo zerbitzuen sektoreak beste sektore ekonomiko ekonomikoen aldean pisu handiagoa hartzen dueneko prozesua da, enpleguaren egiturari buruzkoa. Bereziki bigarren…
Bigarren sektoreaBigarren sektorea edo bigarren mailako sektorea lehengaietatik eta bitarteko produktuetatik produktu bukatuak (kontsumo-ondasunak nahiz ekipo-ondasunak) nahiz beste bitarteko produktuak ekoizten dituzten jarduera ekonomikoen multzoa da. Zehatzago jarduera hauek…
Jarduera ekonomikoakJarduera ekonomikoak edo ekonomia jarduerak (ekonomi jarduerak) ekoizpen faktoreak erabiliz, ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dituzten ekintzak eta prozesuak dira. Adibidez, jarduera ekonomikoak dira oiloen hazkuntza (arrautzak eman ditzaten),…