Hizkuntza pribatua

Ez nahastu hizketa pribatu kontzeptuarekin. 

Hizkuntza pribatua pertsona bakar batek ulertzen duen hizkuntza da. Hizkuntza pribatuaren ideia nitasunarekin estu loturik dago, eta hortik Descartesen cogito ergo sum printzipioarekin, niaren existentzia nire barnean dauden ideia, kontzeptu, eta beraz hizkuntza batekin loturik dagoela baieztatzen duen horrekin hain zuzen. Hizkuntza pribatua solipsismoarekin loturik dago baita ere: hizkuntza pribatuaren posibilitatea solipsismoaren ondorioetako bat litzateke. Hizkuntza pribatuaren posibilitatearen defentsa egin dutenen artean Bertrand Russell (1972-1970) eta A. J. Ayer (1910-1989) daude, azkena Robinson Crusoeren argudio ezagunaren bitartez. Hizkuntza pribatuaren aurka argudio zorrotzenak eman dituena Ludwig Wittgenstein izan da: besteak beste, hizkuntza pribatua subjektuak bakarrik sentitzen dituen sentsazioei buruzkoa izan beharko litzateke, baina sentsazio horien interpretaziorako ohitura edo praktika erregela batzuk beharko liratekeela dio Wittgensteinek, derrigorrez beste batzuekin partekatuak, eta erregela horiek sentsazioaren adierazpen natural batekin batera doaz gainera (Wittgensteinek oso argi agertzen du, amek une oro gure sentsazio pertsonalen jakitun direla adieraziz: sentsazio guztiz pertsonalak izan daitezkeela dioten horiek ez al zuten bada amarik izan?).

Erreferentziak

  • http://www.scielo.org.mx/scielo.php?script=sci_arttext&pid=S1870-879X2009000100004
  • http://digibuo.uniovi.es/dspace/bitstream/10651/23023/1/Wittgenstein%20y%20la%20idea%20de%20un%20lenguaje%20privado.pdf
  • https://plato.stanford.edu/entries/private-language/
  • https://revistas.unal.edu.co/index.php/saga/article/view/14959/15761