Hodeiko konputazioa

Hodeiko konputazioa edo hodei konputazioa informazioaren eta datuen kudeaketa eta tratamendu informatikoa Interneten bitartez nonnahi eta noiznahi garatzeko aukera ematen duen teknologien sistema da, ordenagailu edo gailu informatiko pribatu batetik Internet edo beste sare batera konektatuz hirugarren batek eskaintzen dituen konputazio-zerbitzuak (datuen biltegiratzea, sareak, aplikazioak eta bestelako zerbitzuak) baliatzeko aukera ematen duena. Hodeiko konputazioko zerbitzuak  hiru eredu hauen arabera salkatzen dira: SaaS (Software as Service), softwarea zerbitzu gisa, softwarea Internetetik bertatik baliatzeko aukera ematen duena, hirugarren baten eskutik; IaaS (Infraestructure as Service), azpiegitura zerbitzu gisa, hardwarea Internetetik baliatzearren (adibidez, datuen biltegiratzea); eta PaaS, plataforma zerbitzu gisa, softwarea nahiz hardwarea batera baliatzeko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, cloud computing; gaztelaniaz, computación en la nube.