Homo mensura

Homo mensura Protagoras greziar filosofoak adierazitako "gizakia gauza guztien neurria da" esamoldearen laburpena da, latinezkoa eta orokorrean esamolde horri erreferentzia egiteko erabiltzen dena. Protagorasen esaldi osoa hau izan zen: ·Gizakia gauza guztien neurria da. Direnak diren aldetik eta ez direnak ez diren aldetik. Esaldiak nabarmentzen du bakoitzari iruditzen zaiona dela egiazkoa, erreala eta zuzena. Esaldia eszeptizismoaren, erlatibismoaren eta subjektibismoaren printzipio gisa erabili da.