Homogeneotasuna eta heterogeneotasuna

Zerbait homogeneoa dela esaten da, hura osatzen duten elementuak edo osagaiak berdinak edo antzekoak direnean. Aldiz, zerbait heterogeneoa dela esaten da, elementu eta osagai aski ezberdinek osatzen dutenean. Adibidez, ikasgela batean, oso maila ezberdineko ikasleak dituen taldea heterogeneoa dela esaten da; berriz, antzeko ezaugarriak dituzten ikasleak biltzen dituen ikasgela homogeneoa dela esaten da.