Homologiak

Jatorri komuna izateagatik objektu edo entitate multzoen artean antzekotasuna dagoenean, homologia gertatzen dela esaten da. Biologian, espezie ezberdinetako organismoen anatomian eta fisiologian egon daitezkeen parekotasunak adierazteko erabiltzen da terminoa, beti ere espezie horiek jatorri komuna badute. Era berean erabiltzen da psikologian: portaerazko homologia portaeran espezie ezberdinek dituzten ezaugarri komunak izendatzeko erabiltzen da, antzeko portaera horiek arbaso komun batengandik badatoz.

Ikus, gainera