Malthusen hondamendia (malthusiar hondamena)

Malthusen hondamendia edo hondamena, malthusiar (maltusiar) hondamendia ere deitua, Thomas Malthus ekonomialari britainiarrak (1766-1834) populazioaren hazkundea mugatu ezean aurreikusi zuen alegiazko hondamendia izan zen, elikagaien ekoizpena, gorakorra izan arren, ezingo bailituzke asetu inondik ere esponentzialki hazteko joera duen populazioaren beharrak. Hondamendi horrek bereziki pobrezia eta mixeria ekarriko zituen. Thomas Malthusek XIX. mendearen bukaerarako aurreikusi zuen hondamendia. Denborak ordea frogatu du aurreikuspen hori okerra izan zela, gehienbat elikagaien ekoizpenean izandako produktibitate gehikuntza itzelari esker. Egun ordea, oraindik erabiltzen den terminoa da, orokorrean populazioaren gehikuntza mugagabeak denetariko baliabideak agortzeagatik (elikagaiez gainera, lehengaiak, ura, ...) ekar ditzakeen egoera kritikoei erreferentzia eginez (pauperizazioa, gatazkak, gerrak, krisi ekonomiko larriak, ...).