Hondar-balioa

Hondar-balioa aktibo batek bere bizitza erabilgarriaren bukaeran duen balioa da, orduan enpresarentzat baliagarria ez den arren, hura salduta eskuratu daitekeen  diru zenbatekoa. Bereziki enpresak bizitza erabilgarri osoan aktibo horri buruz amortizatu beharreko zenbatekoa, amortizazio-oinarri deitzen dena,  kalkulatzeko erabiltzen da; zehazki, amortizazio-oinarri hori eskuratze-prezioari hondar-balioa kenduz kalkulatuko da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, residual value; gazteleraz, valor residual.