Hori guztia emango dizut, Dolores Redondo: laburpena

Laburpena

1: Salbagailua (1-20 orr.)

Manuel Ortigosa idazlea Madrilgo bere etxean dago Tebasko eguzkia izenburuko liburua idazten. Atea jo eta eta bi guardia zibil, gizon eta emakume, agertzen dira. Alvaro Muñiz de Dávila hor bizi den galdetzen diote, eta berak baietz, haren senarra da (Alvaro eta Manuel bikote homosexuala dira). Manuelek okerrena pentsatzen du, eta hala da, guardia zibilek Alvaro Lugoko errepide bateko istripu batean hil dela. Manuel harri eta zur geratzen da, ez dela posible, Alvaro egun batzuetarako Bartzelonara joana dela laneko bilera baterako, marketin arloan lan egiten duelako. Guardia zibilek diote seguru asko lo geratu dela gidatzen ari zela. Manuelek galdetzen du nola dakiten Alvaro dela, senide batek identifikatu duela guardia zibilek, baina Manuelek senideekin harremanik ez duela, baina guardia zibilek diote haren telefonoan aurkitu dutela bere telefonoa, zerbait larri gertatuz gero Manueli deitzeko. Gorpua Lugoko institutu forentsean dago, eta hara joateko gorpua hilobiratzeko. Manuel asaldaturik dago guztiz, 15 urtetan bizi izan da Alvarorekin, eta orain hila dagoela estaen diote, eta gainera Lugoan, Bartzelonan behar zuenean. Bere arrebari deitu nahi lioke baina hura ere hila dago. Alvaroren Mei idazkariari deitzen dio, eta galdetzen dio ea Alvaro non dagoen, Meik Bartzelonan dio, egia esateko Manuelek, oraintxe esan diotela Alvaro Lugon hil dela. Meik asko sentitzen duela dio, ulu baten onoren eta Manuelek moztu egiten du. Bere azken salbagailuak ere huts egin dio, arreba eta Alvaro ondoren.

2: Eguzki islandiarra (21-39 orr.)

Autoz doa Manuel Madrildik Lugora, eguzki islandiar baten distirapean. Korrika eta presaka egiten ditu prestakizunak bidaiarako, norabait ihes egiteko sentsazioa balu bezala. Alvarorekin ateratako argazki bati begira geratzen da, eta beste gauzetan ere Alvaroren izpiritua ikusten du, baina izpiritu hori lurrindu balitz bezala. Lugoko institutu forensean senar-emaztea ikusten ditu negarrez, senide baten heriotzagatik. Berak ez du negarrik egiten, izoztuta bezala sentitzen baita. Bapatean bi gizon aurkezten zaizkio, haien izenak esaten: Eugenio Doval, legegizona, eta Adolfo Griñan, notarioa. Hitz egin nahi dute berarekin, berriak emateko. Manuel harrituta, ze berri, bera Alvarorekin ezkonduta dago eta aspalditik. Galdetzen die Manuelek zer egiten zuen Alvarok Lugon. Dovalek dio bere familia hangoa dela, Manuele bazekien hori, han jaioa zela, baina ez zuen inongo loturarik han, berak dakiela. Bartzelonan behar zuela izan esaten die. Dovalek dio bera dagokion informazioa emateko bakarrik etorri dela: duela 3 urte, aita hilda, Alvarok markes-titulua heredatu zuen, Galiziako titulu inportanteenetakoa, eta hara maiz egiten zituela bisitak. Manuel harri eta zur dago. 3 anaia dira: Alvaro zaharrena, Santiago, erdikoa, gorpua identifikatu duena, eta gazteena hil zen, droga gaindosiz. Ama bizirik da, baina ez dago ondo. Testamentua utzi du Alvarok, esaten diotenez, bere posizioari dagokion bezala. Familiaren kanposantu pribatuan lurperatuko dute, haren borondatez. Manuel haserretu egiten da, iruditzen ziao bera ez dela Alvaroren senarra. Bi gizonek esaten diote biharamunean testamentuaren hasiera irakurtzeko geratu direla. Halako batean, bi guardia zibil agertzen dira. Zaharrena Nogueira tenientea da, txikia eta tripaduna. Alvaroren senideez galdetu eta Manuelek dio bera senarra dela, Nogueirak harriduraz eta gero nazkaz begiratzen dio. Nogueirak galderak egiten dizkio: Manuelek erantzuten du Madrilen ikusi zuela azken aldiz, eta bezperan hitz egin zutela telefonoz azkenekoz, Alvaro publizista dela, ez zegoela urduri eta ez zuela etsairik. Manuel haserretu egiten da azkenean hainbeste galderarekin. Zergatik istripuz hil bazen? Nogueirak aurreratzen dio ordea Alvaroren autoak bauzela kolpe berri txiki bat. Bapatean, ordea, guardia zibil kapitain bat agertu eta zuzendu egiten du Nogueiraren bertsioa, barkamena eskatuz Manueli, esaten du zalantzarik gabe istripua izan dela, eta gorpua ikusi ahal izango duela esaten dio. Griñan hotelera laguntzen dio Manueli. Hotelean Manuel whiskyarekin mozkortzen da. Saiatzen eguneko puzzlea osatzen, Alvarori buruz dakiena eta ez dakina biltzen. Gogoratzen da, duela 3 urte, bere aita hil zen garaian beraz, desagertu zela egun batzuetan eta berarekin konfiantza izateko eskatu ziola. Itzuli zenean, Manuel larri zegoen, bina lasaitu egin zuen eta maite zuela esan zion.

3: Balbea (40-47 orr.)

Duela hiru urte. Alvaro inogo azalpenik gabe itzuli zen, baina Manuelek onartu egin zuen, eta ez zion konturik eskatu. Hala ere, Alvaro triste ikusten du, eta nekatua. Deiak jasotzen hasten da. Eta egun batzuetarako ateraldiak ere egiten ditu. Manuel obsesionatzen hasten da egoerarekin, ez daki zer gertatzen ari den. Hala ere, elkarrekin daudenean, maitasuna dago bien artean. Idazteari uzten dio.

Manuel idaztera bultzatu zutenak tristura eta sufrimendua izan ziren. Literatura, irakurtzea eta idaztea, babesleku izan ziren, bere homosexualtasunak eta gurasoen heriotzak ekarritakotik babesteko. Arrebarekin bizi da, eta sufrimenduari aurre eginez, ezerk ezin diela minik egin sinestera hiltzen dira, baina arreba gaixotu eta hil egiten da. Arrebak esaten dio sentitzen duela, hiltzen denean zaurgarriagoa izango dela, bera gabe. Horregatik hiltzean bera ahazteko esaten dio arrebak.

Unibertsitatean irakasle lanetan zegoela idsatzi zuenak arrakasta izan, eta laster unibertsitatea uzten du, idazle izatetik bakarrik bizitzeko. Duela hiru urte, ordea, Alvarok kontatzen ez zuen hori gertatuta, idazteari utzi, baina Alvarori egiten zizkioten bakantzen joan, eta bion arteko harremana normaldu zenean, idazten jarraitu zuen, bere editoreak jarritako data eta konpromisoak errespetatzen.

4: Feng-shui (48-53 orr.)

Hoteleko ohean dago Manuel, ispilu bati begira. Alvaroren gorpu argizarizko itxurakoa gogoratzen du. Xehetasun osoz. Gorpuaren eskua nola hartu zuen, eta ezkontza-eraztunik ez zuenez, galdetu ziola teknikariari ea non zegoen, eta hark erantzun zion soilik erlojua zuela, eta ea nahi zuen, berak ezetz. Ispiluarekin hitz egiten du, eta halako batean indarrez txikitzen du. Berehala, hoteleko langile pare bat datoz, zaratagatik asaldatuta. Ohearen parean dagoen ispilua feng-shui dekorazio arte orientalaren aurkakoa dela, eta mugitzean puskatu egin zaiola. Ebaki txiki bat du hankan, langileek esaten diote, moketa zikintzen ari da. Lasai egoteko, dena berak ordainduko duela. Langileak alde egin, eta barre egiten du bere baitan, feng-shuiren ateraldiagatik, mozkortuta. Botaka egiten du.

5: Faktore zaurgarria  (54-59 orr.)

Manuelek 37 urte zituen Alvari ezagutu zuenean, Madrilgo liburu azokan. Bere azken liburuko aleak sinatzen ari zen, eta Alvaro behin eta berriz zetorren, liburua firmatu zezan. Harrituta dago Manuel, baina erakarrita sentitzen da. Sinadura batean bere telefonoa uzten du. Deiaren zain dago, alperrik, egun batzuetan ere Alvaro ez da etorriko. Azkenean bai, eta sinatzean "oraindik ez" ikusten du. Noiz galdetzne dio, eta Alvarok ez du ezer esaten. Bromari gehiago ez jarraitzea pentsatzen du, baina azkenean, azokako azken egunean, Alvaro bere ondoan eseri, hitz egiten hasi eta Alvarok esaten dio sinatzen jarraitu beharko duela horrelako beste liburu bat idatzi arte.

6: Impasse (60-98 orr.)

Hotelean esnatzen da Manuel, bart gaueko ajeekin, eta Griñanen notariotzara doa. Griñanel emazteak berarentzat eman dizkion lo egiteko pilulak ematen dizkio. Hoteleko kalteengatik, lasai egoteko, zuzendaria bere laguna delako. Testamenduaren aurrekoa irakurri behar du Griñanek, eta Manueli zai egoteko esaten dio, familiako guztiak etorri arte. Aurreratzen dio familiak ez zekiela Alvaro ezkonduta zegoenik, eta Manuelen berririk ez zutela. Alvaroren homosexualitatea gogorra zitzaion aitari, bainah hala ere titulua hari ematea erabaki zuen, tradizioa zelako, eta batez ere Alvaro negozio-gizon trebea zelako. Ondoko aretoan esertzen ari direla, bataren eta bestearen berri ematen dio Griñanek. Ama, markes berria, Santiago alegia, bere ematze Catarinarekin, hori ere noblea, eta neska gazte bat, Elisa, anai gazteenaren andregaia, eta harekin izan zuen umea, Samuel. Anaia gazteena aita hil eta gutxira hil zen. Aretora sartu, Manuelekin batera, eta hitz egiten hasten da Griñan: testamentuaren aurrekaria irakurri behar du, duela hiru hilabete testamentu osoa irakurri arte; Alvarok markes titulua eskuratu zuenean aita hil ondoren, familiako finantzak ordenatu zituela, eta zorrak kitatu zituela bere diruarekin, eta bukatzeko bere ondasun guztien oinordeko Manuel izendatzen duela. Ezer adierazi gabe, baina harri eta zur bestetik, familiarrak atera egiten dira. Manuel ere txundituta dago. Notarioak dio ez izutzeko erreakzioarekin, oso serioak direla, eta ez dutela emoziorik adierazten. Kontatzen dio Galiziazko nobel handiak direla, eta aitak diru asko irabazi zuela frankismoan, baina baita xahutu ere, eta hiltzean familiaren ondarea egoera delikatuan zegoela. Bigarren semea desastre hutsa zen negozioetarako, eta horregatik erabaki zuen oinordekoa Alvaro izatea, gainera hari zegokion aurrena, zaharrena zenez gero. Alvarok oso ondo kudeatu zuen ondarea, eta egoera onean utzi. Hotelera joan, lo egin, baina ezin du egoerak ekarritako asaldura arindu. Mei bere idazkariak deitzen dio negarrez, sentitzen duela esanez, baina Manuelek erreakzio bortitza du, esanez gezurra esan dietela, berak eta Alvarok, eta hori barkaezina dela. Meik dio babesteagatik egin zutela, berak ez zekiela gauza handirik, Alvarok esaten zuela bere familia ikaragarria zela, eta hobe zela bera aparte egon eta ezer ez jakitea.

Manuelek erabaki hartzen du, herentziari uko egiten diola, baina Griñanek esaten dio hori ez dela posible, testamentu osoa irakurri arte, Alvarok klausula hori jarri duelako. Manuelek dio seguru dagoela horretaz, azken batean ezagutzen ez zuen gizon batekin ezkonduta egon delako. Ondoren, As Grileiras familiaren pazora doaz, Alvaro hilobiratzera. Jauregi zoragarria da. Griñanek horren historia kontatzen dio. Eliza jendez gainezka dago, Griñanek dio inguruko jende guztiak lilura duela familiarekin, halako lilura sentimendu bat,  zenbat eta pobreago, are eta lilura handiagoa.

Pertsonaiak

  • Manuel Ortigosa, 52 urte, idazlea, Alvaro zenaren senarra
  • Alvaro Muñiz de Dávila, 44 urte hil zenean, Santo Tomeko markesa zelarik, Manuelen senarra
  • Adolgo Griñan, familiaren notarioa
  • Eugenio Doval, familiaren idazkaria
  • Mei, Manuelen eta Alvaroren idazkaria

LANEAN