Hurbileko Garapen Eremua, edo Garapen Hurbileko Eremua (edo Zonaldea) Lev Seminovitx Vigotski bielorrusiar psikologoak (1896-1934) ikaskuntzaren teoria konstruktibista sozialaren baitan landu zuen kontzeptua da, ikasleak une jakin batean duen ikasteko ahalmena adierazten duena. Vigotskiren arabera, ikasleak badu garapen erreal bat, berez eta inoren laguntzarik gabe burutu dezakeena, eta baita ere garapen potentziala, lagunduta lor dezakeena. Hurbileko Garapen Eremua garapen errealetik abiaturik, une jakin batean garapen potentzialak lor dezakeen ikaskuntza maila orekatua da, garapen erreala baino zabalagoa, baina aldi berean garapen potentzialaren mugak aintzat hartzen dituena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Zona de Desarrollo Próximo.
Loturiko artikuluak
Garapen-poloakGarapen-poloak administrazio publikoaren aldetik bultzatzen diren eremu txikiak dira, industria eta zerbitzu berritzaile eta aurreratuekin, inguruko eskualde zabalean eta herrialde osoan efektu ekonomiko onuragarriak hedatze aldera. Espainian, garapen-poloak…
Hurbileko turismoaHurbileko turismoa edo gertuko turismoa, bizitokitik gertu egiten den turismoa alegia, XX. mendearen bukaeratik garatu den kontzeptua da, bereziki turismoaren masifikazioaren, globalizazioaren, turismoak dakarren deserrotzearen eta jasangarritasunaren inguruko…
Konfort-eremuaKonfort-eremua pertsona bat ongi eta eroso sentitzen den egoera da, bereziki egoera hori kolokan jar dezaketen zirkunstantziek pertsonaren egonezina dakartelarik. Orokorrean, pertsona zoriontsu baten egunerokotasuna osatzen duten elementu…