Huts existentziala

Huts existentziala pertsona batek bizitzak zentzurik ez duela sentitzen duenean gertatzen den egoera psikologikoa da, interes eta ekimen falta, antsietatea eta atsekabea eragiten dituena. Mundu modernoan maiz suertatzen den gaitza da, alienazioaren ondorioz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, existential vacuum; gaztelaniaz, vacío existencial.