Hutsune azaltzailea

Hutsune azaltzailea Joseph Levine filosofoak (1952- ) 1983 urtean asmaturiko esamoldea da, teoria fisikalista eta materialistek gogamenaren egoerak (mina, maitasuna, ...) deskribatzeko, bereziki horren ezaugarri kualtitatiboak (hots, gizakiak sentitzen dituen moduan) azaltzeko, dituzten oztopoen multzoa izendatzeko. Adibidez, mina guztiz prozesu biokimikoa den arren (ikus: Gardenki: Mina), biokimika ez da gauza mina sentitzen duen pertsona batek sentitzen duena azaltzeko. Hutsune azaltzailearen existentziaren defendatzaileak gorputza-gogamena dualismoaren eta kontzientziaren existentziaren aldekoak dira, baina ikuspuntu ezberdinetatik: batzuen arabera hutsunea kontzientziaren berezko izaeraren ondorioa den arren, beste batzuen arabera hutsunea gure muga kognitiboen ondorioa da, eta beharrezko kontzeptuak sorturik hutsunea itxi edo bete ahal izango litzatekeela.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, explanatory gap; gaztelaniaz, vacío explicativo.