I eta II motako erroreak

I eta II motako erroreak proba estatistikoetan erabiltzen diren egokitasun-neurriak dira, erabaki okerra hartzeko probabilitateei buruz, proban hipotesi nulua (printzipioz baieztatzen dena) eta hipotesi alternatiboa (hipotesi nulua baztertzena onartze dena) zehazten direnean. Zehatzago, I motako errorea (\alpha edo adierazgarritasun-maila ere deitua), hipotesi nulua egia izanda, hipotesi nulua baztertzeko probabilitatea da. II motako errorea berriz (\beta ere deitua), hipotesi alternatiboa egia izanda, hipotesi nulua onartzeko probabilitatea da. Praktikan, ikertzaileak I motako errorea finkatzen du aldez aurretik, eta errore hori harturik, II motako errorea kontrolatzeko, estimatzailea, dagokion eremu kritikoa (noiz baztertzen hipotesi nulua) eta lagin tamaina finkatzen ditu, ahal den neurrian. Orokorrean, I motako errore jakin baterako, lagin tamaina handitzeak II motako errorea gutxitzea dakar, baina lagin handiagoa hartzeak badu kostu bat, eta ezin da praktikan mugarik gabe handitu. Beraz, estimatzaile eta eremu kritiko egokiak hartzea da helburu nagusia.

I motako errore edo adierazgarritasun mailaren aldez aurretiko finkapena  hipotesi nuluari ematen zaion sinesgarritasunarekin eta hura baztertzeko eskatzen den ebidentziarekin loturik dago. Adibidez, pertsona osasuntsu bati gaixo dagoelakoan botika bat emateko ondorioak larriak direnean, hipotesi nuluan pertsona osasuntsua dagoela ezartzen bada, \alpha edo I motako errore txikia finkatuko da aldez aurretik, pertsona osasuntsu izanda, gaixo dagoela eta botika eman behar izateko arriskua edo probabilitatea txikia izatea bilatzen delako; hau da, pertsona osasuntsu bat gaixo dagoela baieztatzeko oso ebidentzia argia eskatuko da.

I eta II motako erroreak: laburpena

    \[\begin{center} \begin{tabular}{|c||c|c|} \hline Zer den egia ($\downarrow$) / Zer erabaki ($\to$) & $H_0$ egia & $H_a$ egia \\ \hline \hline $H_0$ & Erabaki zuzena & I motako errorea \\ \hline $H_a$ & II motako errorea & Erabaki zuzena \\ \hline \end{tabular} \label{label} \end{center}\]