Ibaiadarrak

Amazonas ibaiaren ibaiadarrak. Kredituak: Kmusser, Wikimedia.

Ibaidarrak urak beste ibai batera isurtzen dituen ibaia da. Ibaiadarrak eta ibainagusiak bat egiten duten puntuari elkargune deritzo. Orokorrean, bi ibai elkartzen direnean, ibaidartzat hartzen da emari txikienekoa, hots ur kopuru txikiena eramaten duena. Ibai nagusi batek dituen ibaiadarren kopurua eta luzera arroaren eta bailararen ezaugarrien araberakoa: arroa zabala bada ibaiadarren kopuruak handia izateko joera izango du; bailara estuetan berriz, urak berehala isurtzen dira ibaira eta ibaidar gutxi eta izatekotan luzera eta emari txikikoak izango dira.