Ibilgetu-ratioa

Ibilgetu-ratioa edo ibilgetuaren finantzazio-ratioa enpresetan maiz kalkulatzen den finantza-ratioa da:

    \[R(ibilgetua)=\cfrac{Ibilgetu garbia}{Pasibo finkoa}=\cfrac{Ibilgetu garbia}{Ondare garbia+Epe luzeko zorrak}\]

Ohartu behar da ibilgetu garbia hartu behar dela kalkulua egiteko, hau da, amortizazioak kenduta.

Ibilgetu-ratioaren interpretazioa maniobra-funtsarekin dago loturik:

  • 1 baino handiagoa bada, enpresa desorekan dago, ibilgetua (aktibo ez korrontearen zati bat) epe laburreko finantzazioarekin ordaindu duelako;
  • beraz, egokiena ibilgetu-ratioa 1 baino txikiagoa izatea da, epe luzeko finantzazioak ibilgetuaz gainera aktibo korronte edo zirkulatzailearen zati bat ere, maniobra-funtsa izenekoa, finantzatu behar duelako.