Ibilgetua

Ibilgetua epe luzera, zehatzago urtebete baino epe luzeagoan, enpresaren jardueran baliatzen diren ondasun eta eskubideak dira. Aktibo ez korrontean (KPOko 2. Atala) jasotzen dira ibilgetuko elementuak, eta bi ataletan bereizten dira: ibilgetu materiala (KPOko 21. Atala), ukigarriak edo fisikoak direnak, eta ibilgetu ukiezina (KPOko 22. atala), patenteak, merkataritza funtsa eta softwarea biltzen dituena besteak beste, bi kasuetan enpresaren jarduera nagusian erabili behar direla baldintzapean. Horrela, enpresak bere jardueran erabiltzen duen lursaila ibilgetu materiala litzateke, baina inbertsio moduan badu, aktibo ez korronteko inbertsio higiezinen atalean (KPOko 22. atala) sartuko litzateke.

(Oharra: Artikulu hau Espainiako KPOak (Kontabilitate Plan Orokorrak) ezarritakoaren arabera idatzi da).

Ikus, gainera