Ibilgua

Erreka bateko ibilgua. Kredituak: Silverije-Commons Wikimedia.

Hidrologian, ibilgua ibai edo erreka bateko urak bideratzen dituen barrunbe gutxi gorabehera sakona da. Ibaiak ermaaten duen ur kopuruaren arabera, hainbat atal bereiz daitezke ibilguan: ubidea edo hondoa, ibilguaren gune sakonena, non urek abiadura handiena hartzen duten, eta ibaia oso lehorra dagoenean ikus daitekeena; ohe txikia, ibaiak ur kopuru normala daramanean estalita geratzen dena; eta ohe handia, ibaiak ur asko daramanean estaltzen dena. Uholdearen ondorioz ura ibilgutik atera denean, ibaiak gainezka egin duela esaten da.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, cauce.