Idazteuna kristau erlijioan Biblia izendatzeko erabili ohi den terminoa, bereziki Bibliaren izaera sakratuari erreferentzia egin nahi zaionean. Dogma katolikoaren arabera, Idazteuna Jainkoaren hitza da, Espiritu Santuaren inspirazioaz idatzia, eta Itun Zaharrak eta Itun Berriak osatzen dute.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, Holy Scriptures; gaztelaniaz, Sagrada Escritura.
Loturiko artikuluak
Luteranismoa eta luteranoakLuteranismoa Martin Lutero (1483-1546) apaiz eta teologoak bultzatu zuen Erreformaren jarraitzaileen kredo erlijiosoa da, Eliza Katolikotik aparte bide propioa jarraitu zuena XVI. mendetik. Bereziki, Alemanian, Eskandinavian eta Baltikoko…
ErlijioaErlijioa unibertsoaren eta munduaren printzipio edo ahalmen goren baten aitormen eta onarpena da, errespetuz, obedientziaz eta gurtzaz egiten dena. Printzipio goren horrek gizakien halabeharra gidatzen du erlijioaren arabera,…
Idoloak eta idolatriaIdoloak Jainkotzat hartu edo Jainkoak balitra bezala tratatzen diren objektu eta pertsonak dira; idolatria, berriz, idoloen gurtza da, adiera gaitzesgarrian, idoloa Jainko faltsua dela irizten denean. Idolatria gaitzetsi…