Idealizazioa (psikologia)

Psikologian, idealizazioa zerbait edo norbait goren, ezinhobe edo bikaintzat hartzea da, errealitatean horrelakoa ez bada ere. Akats eta alborapen kognitibo argia da, idealizazioan jausten garenean objektibitaterik gabe gauzak benetan baino hobeak direla pentsatzen baita. Idealizazioa ohikoa da maite ditugun pertsonei buruz, bereziki pertsona batekin maitemintzen garenean, haien alde positiboak gainbaloratu eta negatiboak baztertu egiten ditugulako.