Ideia jatorrizkoak, ideia faktizioak edo aizunak eta ideia adbentizioak edo erantsiak

Ideia jatorrizkoak, ideia faktizioak edo aizunak eta ideia adbentizioak edo erantsiak René Descartes filosofoak (1596-1650) ideia kontzeptuaren baitan eratu zuen sailkapena da. Lehenik eta behin, aipatu behar da Descartes-en ideia kontzeptua ez datorrela bat ordurarte indarrean izan zen ideiaren kontzeptu platonikoarekin. Descartesentzat ideia gogameneko errepresentazio oro da (sentsazioak, irudipenak, kontzeptuak, ...), gerora enpiristek bereganatuko dutena.

Descartesen arabera ideia hauek bereizten dira:

  • ideia jatorrizkoak, edonolako esperientziaren aurretik gogamenean ditugun ideiak dira, hala nola Jainkoa eta infinitua
  • ideia faktizioak edo aizunak, irudimenetik sortuak, hala nola arkitekto batek buruan irudikatzen duen eraikin bat;
  • ideia adbentizioak edo erantsiak, jasotako sentsazio eta esperientzietatik sortuak, ezagutza enpirikoaren abiapuntu direnak.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ideias innnatas, facticias y adventicias.