Ideien teoria, formen teoria (Platon)

Ideien teoria edo formen teoria Platon filosofoaren teoria nagusia da. Horren arabera, errealitatea bi eremutan banaturik dago: mundu fisiko eta adigarria, zentzumenen bitartez hautematen duguna, eta ideia edo formen mundua, beste eremu batean (ez du esaten non) existitzen diren gauza guztien txantiloi edo ereduak. Platonen arabera, ideietatik sortzen dira gauza guztiak, haiek eredu gisa harturik, eta horregatik esan liteke ideiak edo formak gauza fisikoak baino errealagoak direla; areago, Platonen arabera ideiak edo formak perfektuak dira, gauza fisikoak ez bezala. Izan ere, gauza bat bestea baino hobea dela esaten dugunean, gauza hori perektuki nola izan beharko litzatekeen badakigulako da, hots, horren ideia buruan dugulako; horrela, adibidez, gure etxeko aulki bat ideien munduko aulkiaren kopia erdipurdikoa besterik ez da.