Identitate-printzipioa (filosofia)

Identitate-printzipioa edo identitatearen printzipioa, identitate-legea  edo identitatearen legea ere deitua, logikako oinarrizko printzipio edo legea da, A dela A, eta beraz aldi berean A eta ez A ezin direla aldi bereanb geratu. Besteak beste, Aristotelesen logikaren oinarrizko printzipioa da, kontraesan ezaren printzipioarekin eta hirugarrena baztertzearen printzipioarekin batera. Logikaz argi eta garbi ulertu eta onartu daitekeen printzipioa den arren, arazoak eta oztopoak ere plantetzen dituen printzipioa da, Teseoren ontziaren paradoxak azaltzen duen bezala. Beste oztopo bat, identitatearen lausotasunarekin dago loturik: kontzeptu batzuk lausoak dira berez, eta beraz aldi berean badirela eta ez direla uler daiteke.

Gottfried Wilhelm Leibniz  filosofoak (1646-1716) printzpioaren beste aldaera bat eman zuen, bereizgaitzen identitate-printzipioa alegia, bi objektuk propietate guztiak berdinak badituzte, bi objektu horiek berdinak direla baieztatzen duena.

Ikus, gainera