Igarpena

Kleromantzia: dadoak edo babak jaurtiz etorkizuna asmatzen saiatzen ziren Antzinako Grezian. Beste igarpen mota asko daude: kiromantzia, eskuak erabiliz, piromantzia, sua erabiliz, ...

Igarpena etorkizuneko gertaerak aurresan edo iraganeko kalamidade eta ezbeharren arrazoiak asmatzeko ustezko gaitasuna da, azti, igarle edo orakuluen esku dagoena.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, divination; gaztelaniaz, adivinación.