Ihespuntua

Peruginoren "Giltzak ematea San Pedrori". Nabaria da ihespuntua plazako lerro parraleloak jarikituz.

Ihespuntua edo ihes-puntua plano bateko puntu bat da, non perspektiban egindako marrazkian, hiru dimentsiotako lerro paraleloen proiekzioek bat egingo balute bezala azaltzen den bi dimentsioko planoanĀ  Ihespuntu bakoitzari norabide bat dagokion espazioan, eta horrela infinitu ihespuntu daude, baina ihespuntu nagusia edo perspektibaren zentroa, begiradaren norabidea jarraitzen duen hura, bereziki erabiltzen den ihespuntua. Marrazki batean, ihespuntu bat baino ere erabil daitezke.

Artearen historian, Errenazimenduak markatu zuen ihespuntuaren zabalkuntza perspektiba sortzeko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, vanishing point; gaztelaniaz, punto de fuga.

Dublingo Trinity Collegeko liburutegiaren argazkia: korridoreko lerro paraleloek bat egiten dute ihespuntuan.

172 hitz
Kategoriak