Ikasketa kulturalak (Cultural studies)

Ikasketa kulturalak, cultural studies ingelesezko izenarekin ezagunagoak, gizartea eta kulturak aztertzeko ikuspegi soziologiko eta antropologikoa da, Britainia Handian 1950-1970 bitartean garatutakoa, subjektuen egunerokotasuna aztergai dituena, baina egunerokotasun horretan ideologiak, botereak eta hegemoniak duen eragina nabarmenduz. Bereziki landu dituen gaiak identitatea, arrazismoa, feminismoa, globalizazioa, masazko kultura, ekoizpen eta kontsumo kulturala (musika, zinema, telebista, ... bereziki). Ikasketa kulturalen figura nabarmenak izan dira Richard Hoggart, Edward Thompson,
eta Stuart Hall.