Ikaskuntza edo pedagogia aktiboa ikaslearen partehartze aktiboa sustatzen duen ikaskuntza eta metodo pedagogikoa da, informazio hutsa ematen duen irakaslearen eta ikusi, entzun, irakurri eta idatzi besterik egiten ez duen ikaslearen ereduarekin kontrajarririk. Ikaslearen partehartze aktiboa hainbat eratara gerta daiteke: bere kabuz informazioa bilatuz eta prozesatuz, kontzeptuak eta informazio unitateak lotuz, esperimentatuz, problemak ebatziz, eztabaidatuz, eta erregelak eta metodoak aplikatuz. baina une orotan ikaslea ikasten ari denaren kontzientzia hartuz. Ikaskuntza aktiboa eredu pedagogiko autoegituratzailea da beraz, ezagutza irakaslearen aldetik datorren eredu heteroegituratzailearekin kontrajarrita. Filosofikoki, ikaskuntza aktiboak Jean Piageten teoria konstruktibistan eta David Ausubel ikaskuntza esanguratsuan dago errotuta.
Loturiko artikuluak
Ikaskuntza esanguratsuaIkaskuntza esanguratsua edo ikaskuntza adierazgarria ikasleak jaso eta barneratu egiten duen hura, eskuraturiko ezagutzak eta trebetasunak bere bizitzan zehar praktikan erabiltzeko moduan. Ikaskuntza errepikakor eta oroimenean oinarritutakoaren aurkakoa…
Konstruktibismoa (ikaskuntzaren teoria konstruktibista)Agian Konstruktibismoa artean bilatzen ari zinen. Konstruktibismoa edo ikaskuntzaren teoria konstruktibista ikaskuntza subjektuaren baitan konstruitu edo eraiki egiten dela baieztatu egiten duen ikaskuntzaren teoria da, ikaskuntza estimuluek eragindako erantzun…
Ikaskuntza polizentrikoaIkaskuntza polizentrikoa informazio eta ezagutza bide ezberdinak baliatzen dituen ikaskuntza mota da, irakaslean edo eskolan soilik zentratzen ez dena, eta subjektuak edonon izan ditzakeen edonolako esperientziak ikaskuntzarako aukera…