Ikaskuntza asoziatiboa eta ez asoziatiboa

Konduktismoaren paradigmatik, ikaskuntza ez asoziatiboan subjektuen erantzun bakoitza, eta azken finean ikaskuntza eta portaera, estimulu bakar baten ondorioz, eta ez beraz estimuluen arteko loturez, gertatzen da; horien artean, ohikuntza eta sentsibilizazioa bereizten dira bereziki. Adibidez, ohikuntzaren bitartez zarata etengabera (estimulua) azkenean ohitu eta horren aurrean egonezina erakusten ez duen pertsona. Ikaskuntza asoziatiboan berriz, estimuluen arteko lotura nabarmentzen da ikaskuntza: baldintzapen klasikoan, estimulu baldintzagabe eta estimulu baldintzatuen arteko loturaz, eta baldintzapen instrumentalean, errefortzu, omisio eta zigorren bitartez. Adibidez, aita etxera heltzen denean, pozik jartzen den haurra, dakielako jolasean hasiko dela berarekin (hemen bi estimuluak aita etortzea eta jolasa dira).