Ikaslea ardatz

Ikaslea ardatz XXI. mendean Euskal Herriko hainbat ikastolak eta ikastetxek bereganaturiko indar-ideia edo leloa da, ikaslearengan zentraturiko hezkuntza eskaintzen dutela adierazteko. Maiz agertzen da eskoletako egitarau eta webguneetan. Politikariek euren programa eta hitzaldietan aipaturiko esamoldea ere izan da. Leloa adierazle hutsa baino ez da ordea, ez baitu esanahi jakinik, argi baitago definizioz hezkuntza ororen helburua ikaslea dela, eta horregatixe izan du horren onarpen zabala.