Ikerketa pilotua (ingelesez, pilot study) ikerketa berrestaile edo nagusi baten aurretik eta hura behar bezala desinatu eta burutu ahal izateko egiten den ikerketa txikia da. Ikerketa nagusiaren kronograma zehaztu, inkestak probatu eta ikerketa nagusirako behar den informazioa eskuratzeko (datuen aldakortasunari buruz, kasu) erabil daiteke. Saiakuntza klinikoen testuinguruan, lehen faseko eta bigarren faseko ikerketak lirateke. Ikus, gainera, ikerketa esploratzaileak.
Loturiko artikuluak
Ikerketa esploratzaileakIkerketa esploratzailea (ingelesez, exploratory study) fenomeno bati buruzko hipotesiak planteatzeko soilik diseinatu eta burutu egiten dena da, ondorengo ikerketa berretsaile batean onartu edo baztertuko direnak. Saiakuntza klinikoen testuinguruan, lehen faseko…
Ikerketa berrestaileakIkerketa berrestailea edo berrespen-ikerketa (ingelesez, confirmatory study) planteaturiko hipotesiak erabateko zorroztasun eta zehaztasunez onartu edo baztertu egiten dituen ikerketa da, behin betiko ondorioak ematen dituena. Saiakuntza klinikoen testuniguruan, hirugarren…
Triangulazioa (ikerketa gizarte zientzietan)Triangulazioa ikerketa batean iturri ezberdinetako datuak, metodo eta ikertzaileak baliatzea da, ikerketari ikuspegi anitza eman, eta ondorio fidagarriagoak izan ditzan. Diziplina arteko trinagulazioa ere proposatu da, ikerketa bat…