Ikonoak (artea)

Ikonoak sinbolismo handiko irudi erlijiosoak dira, Jesus Nazartekoa, Ama Birjina edo santuak (irudian bezala) irudikatzen dutenak.

Ikonoak (antzinako grezierazko εἰκών hitzetik, eikôn, "antzekotasuna, irudia") bereziki zurezko oholetan baina baita ere harriaren eta oihalaren gainean deboziorako egindako margolanak dira, bereziki kristau artean erabiliak, eta maiz pertsonaia erlijioso bat edo bi irudikatzen dutenak, sinbolismo nabarmen batez lagunduta. Ekialdeko kristau elizetan bereziki erabiliak, bizantziar artea deitu denaren modalitate ezagunenetakoa da. VIII mendetik zabaldu zen horien erabilera, elizaren baitan zabaldu zen eztabaida ikonoklastaren ondoren. Eztabaida ikonoklasta edo irudi erlijiosoak onartzen zituztenen alde ebatzi zen azkenean, ikonoak debekatu eta suntsituak izan ondoren, eta Erdi Aroko kristau arteko modalitate ohikoena bilakatu zen. Debozioaz gainera, irakaspen erlijiosorako ere erabil iziren, eliza barruan ikono anitzez hornituriko ikonostasi izeneko hormen bitartez.

152 hitz
Kategoriak