Ikonografia (definizioa)

Kristau arteak bereziki ikonografia aberatsa erakusten du. Irudian, Kristo Pantokrator (ikus, Gizapedian, pantokrator).

Ikonografia artelan batean erabiltzen diren irudi eta elementuen multzoa da, bereziki irizpide kultural eta sozialen arabera ezarri eta bateratuak. Ikonografiaren helburua artelanari esanahi sinbolikoa ematea da, irudikapen literaletik haratago (ildo horretatik, semiotikarekin loturik dago). Hedaduraz, ikonografia elementu horien guztien azterketa eta interpretazioa da. Ikonografiaren azterketa garaiko historia eta kultura aztertzeko baliagarria da, eta beraz iturri historiografiko moduan erabil daiteke.

Ikus, gainera

144 hitz
Kategoriak