Ikonostasioa

Moskuko Deikundearen Katedralaren ikonostasioa.

Ikonostasioa edo ikonostasia eliza ortodoxo eta Europa ekialdeko eliza katoliko batzuetan aldarea eta absidea elizako beste ataletatik bereizten duen pareta edo holtza da, zurez, metalez edo beste material batez (harria, adreiluak, ...) egindakoa, eta ikonoz apaindutakoa. Hiru ate ditu, liturgiarako erabiltzen direnak. Ate nagusiena erdikoa da, apaizak bakarrik igaro dezakeena, mezaren kontsakrazioa eliztarren begiradetatik kanpo egiteko.