Immanentzia eta transzendentzia

Filosofian, immanentzia zerbaiten esentzia bere baitan edo intrintsekoa egotearen nolakotasuna da. Aurkako terminoa da transzendentzia: zerbait transzendentea dela esaten da, beste zerbaiten mugak gainditu eta horretatik at ere existitzen denean. Termino horiek teologian erabiltzen dira bereziki, immanentzia Jainkoa munduarekin berarekin identifikatzean, Jainkoa munduarekiko immanentea dela esaten da horrela, eta transzendentzia Jainkoa gugandik at dagoen izaki bat dela, gugandik transzendentea dela alegia, adierazi nahi denean. Beste alde batetik,  fenomenologiaren paradigma nagusiak den dena kontzientziarekiko immanentea dela ezartzen du, dena kontzientzian dagoela eta kontzientziatik at ez dagoela ezer alegia.

Ikus, gainera