Inbertsio-funtsak

Inbertsio-funtsak edo inbertsio-fondoak hainbat pertsonek ekarritako diruaz osaturiko inbertsio kolektiboak dira, ondare bakar batean biltzen direnak eta sozietate kudeatzaile batek eratu eta kudeatzen dituena, funtsaren errentagarritasuna eta arriskua zainduz. Inbertsio-funts baten ondarea partizipazioetan banatzen da, eta hala inbertitzaileak funtsaren partizipazio-kopuru bat hartzen du bere dirua funtsera ekartzean. Inbertsio-funtsak likidezia handikoak dira, eta dirua berreskuratzeko aski da bere partizipazioen salmenta-ordena bideratzea, egun gutxiren buruan gauzatu ohi dena, aurrezkiak inbertsio-funtsean izan dituen bitartean ondarean izandako galera edo irabaziekin batera. Inbertsio-funtsek egiten dituzten inbersioak denetarikoak dira, finantza arlokoak (akzioak, bonoak, dibisak, ...) zein ondasun higiezinekin eta lehengaiekin loturik.

Inbertsio-funtsetako beste figura bat entitate gordailuzaina da, ondarea gorde egiten duena nolabait esateko. Orokorrean, banku eta beste finantza-entitateak izaten dira gordailuzainak, eta haietara jo behar da baiata ere inbertsio-funts jakin bateko partizipazioak eskuratzeko.