Inbertsio-proiektuak

Inbertsio-proiektua (ikus, inbertsioa) etorkizunean ustez etekin ekonomikoak (edo bestelakoak) ekarriko dituen proiektu edo plan bat da. Etekin ekonomiko horiek, proiekturako aurreikusten diru sarrerei hura aurrera eramateko eskuratu beharreko kapitala, xahutu beharreko intsumoak eta ordaindu beharreko gastuak kenduz kalkulatzen dira, denboran zehar behar bezala deskontatuta, interes-tasa baten arabera.

Inbertsio-proiektuen bideragarritasuna edo finantzarioki komenigarriak aztertzeko hainbat metodo daude: Balio Eguneratu Garbia, Barne Errendimendu Tasa eta Pay-back dira metodo erabilienak.