Inbertsio-prospektua

Agian, farmakoen prospektua bilatzen ari zinen. 

Orokorrean, prospektua produktu edo zerbitzu baten erabilerari buruzko informazioa ematen duen orria da. Inbertsioetan, prospektua akzioak edo bonoak jaulkitzen dituen entitateak inbertitzaile potentzialaren esku jartzen duen informazioa da, entitate jaulkitzaileari , errentagarritasunari, epemugari, jaulkipen-prezioari buruz eta abar. Legezko dokumentua da eta gehienetan herrialdeko entitate erregulatzailearen onespena behar du.